Beste aste bat eskolan! Hasieran pentsatzen nuen
asteak berdintsuak izango zirela; izan ere, normalean, ordutegi eta errutina
berdinak jarraitzen ditugu, baina okertuta nengoen. Nahiz eta, gauza
berdintsuak egin, haurren jokaerak eta erantzuteko erak ezberdinak izaten dira,
eta horrekin batera, haurrak daukan egunaren arabera ere, gauzak alda daitezke.
Aste honetan gauza asko gertatu dira eta hurrengo
lerroetan, esanguratsuenak kontatzen saiatuko naiz. Hasteko, normalean,
irakasle guztiek curriculuma eta kurtso hasieran adostutako materiala jarraitzen eta erabiltzen dute, baina, beste
egunean, Pedagogo Teraupetikoaren gelan geunden, eta ohikoa ez den gertaera bar
bizi nuen. Klase honetara etortzen den ikasle bat, normalean, ez dauka lan
egiteko gogorik, beti aspertuta dagoela esaten du, etab., baina klasera
sartzean gai bati buruz galderak egiten hasi zen. Irakasleak galdera guztiak
erantzun zituen, eta egoera hori aprobetxatu zuen haur honek ezagutu nahi
zituen gauzak argitzeko. Berez, matematika egin behar genuen, baina ikaslea oso
gustura ikusten ari ginen eta beste gaiarekin jarraitzea erabaki genuen.
Bestalde, harrera-etxean dagoen haurrak arazoak
izan ditu; izan ere, ez du frustrazioa ondo eramaten, eta gustatzen ez zaion
gauza bat egiteko eskatzen badiozu, asko haserretzen da, eta modu agresiboan
jokatzen du; hala nola, ostikoak ematen ditu, oihukatzen du, harramaska eta
koska egiten du, etab. Beharbada, etxean bizi duen egoeraren ondorioz, haur
honek ez du frustrazioa onartzen, sufrimendu asko dauka barruan eta askotan
honen aurrean erantzun bat ematea zaila izaten da. Haur honekin emozioak
lantzea garrantzitsua izango litzateke? Betse egunean, elkarte batera joan
nintzen nire Gradu Amaierako Lana honen
inguruan izango delako, eta irakasleak “EMOCIONARIO” liburua eman zidan.
Benetan interesgarria… Izan ere, bertan zenbait emozioen ipuinak ageri dira,
haurrekin hauek landu ahal izateko.
Horrez gain, PTarekin beste lan bat egiten hasi
gara. Hiru urteko gelan, neska bat ez ditu errutinak bereganatzen; oraindik, ez
du hitz egiten, pardela eramaten du, etab. Pixkanaka, jarduera hauek ikasteko,
eta errutinak bereganatzeko, biok errutinen tren bat prestatuko diogu, eta
horretarako, egunero erabiltzen dituen gauzei argazki bat aterako diegu eta
tren bat osatuko dugu.
Beraz, argi dago, astean zehar gauza ugari eta
berri gertatzen direla. Oso gustura nago eskolan eta pixka bat triste jartzen
hasi naiz, bakarrik, hiru aste gelditzen baitira.
Ondo izan irakurle.
