martes, 5 de febrero de 2019

BIZIPENAK ETA BIZIPENAK


Beste aste bat eskolan! Hasieran pentsatzen nuen asteak berdintsuak izango zirela; izan ere, normalean, ordutegi eta errutina berdinak jarraitzen ditugu, baina okertuta nengoen. Nahiz eta, gauza berdintsuak egin, haurren jokaerak eta erantzuteko erak ezberdinak izaten dira, eta horrekin batera, haurrak daukan egunaren arabera ere, gauzak alda daitezke.

Aste honetan gauza asko gertatu dira eta hurrengo lerroetan, esanguratsuenak kontatzen saiatuko naiz. Hasteko, normalean, irakasle guztiek curriculuma eta kurtso hasieran adostutako materiala  jarraitzen eta erabiltzen dute, baina, beste egunean, Pedagogo Teraupetikoaren gelan geunden, eta ohikoa ez den gertaera bar bizi nuen. Klase honetara etortzen den ikasle bat, normalean, ez dauka lan egiteko gogorik, beti aspertuta dagoela esaten du, etab., baina klasera sartzean gai bati buruz galderak egiten hasi zen. Irakasleak galdera guztiak erantzun zituen, eta egoera hori aprobetxatu zuen haur honek ezagutu nahi zituen gauzak argitzeko. Berez, matematika egin behar genuen, baina ikaslea oso gustura ikusten ari ginen eta beste gaiarekin jarraitzea erabaki genuen.

Bestalde, harrera-etxean dagoen haurrak arazoak izan ditu; izan ere, ez du frustrazioa ondo eramaten, eta gustatzen ez zaion gauza bat egiteko eskatzen badiozu, asko haserretzen da, eta modu agresiboan jokatzen du; hala nola, ostikoak ematen ditu, oihukatzen du, harramaska eta koska egiten du, etab. Beharbada, etxean bizi duen egoeraren ondorioz, haur honek ez du frustrazioa onartzen, sufrimendu asko dauka barruan eta askotan honen aurrean erantzun bat ematea zaila izaten da. Haur honekin emozioak lantzea garrantzitsua izango litzateke? Betse egunean, elkarte batera joan nintzen nire Gradu  Amaierako Lana honen inguruan izango delako, eta irakasleak “EMOCIONARIO” liburua eman zidan. Benetan interesgarria… Izan ere, bertan zenbait emozioen ipuinak ageri dira, haurrekin hauek landu ahal izateko. 

Horrez gain, PTarekin beste lan bat egiten hasi gara. Hiru urteko gelan, neska bat ez ditu errutinak bereganatzen; oraindik, ez du hitz egiten, pardela eramaten du, etab. Pixkanaka, jarduera hauek ikasteko, eta errutinak bereganatzeko, biok errutinen tren bat prestatuko diogu, eta horretarako, egunero erabiltzen dituen gauzei argazki bat aterako diegu eta tren bat osatuko dugu.

Beraz, argi dago, astean zehar gauza ugari eta berri gertatzen direla. Oso gustura nago eskolan eta pixka bat triste jartzen hasi naiz, bakarrik, hiru aste gelditzen baitira.

Ondo izan irakurle.


lunes, 14 de enero de 2019

ZELAKO EGUNA GAURKOA!


Kaixo irakurle!
Gaur, nahiko egun aztoratua bizi dut eskolan. Berez, eguna beti bezala hasi da; altxatu, gosaldu eta eskolara abiatu naiz. Astelehena zenez, lehenengo pisura joan naiz, hor baitago Pedagogo Terapeutikoaren gela. Horraino dena ondo joan da, baina, gero 4 urteko gelara jaitsi behar ginen eta atea jotzean konturatu gara ezin genuela ireki. Oso arraroa iruditu zait eta irakasleak atea ireki duenean harrituta gelditu naiz! Izan ere, Ukrainatik ikasle berri bat etorri da eta dena jotzen zebilen, armairuak, mahaiak, materiala, baita andereñoa ere. Hasiera batean, pixka bat geldituta geratu naiz, ez nekielako zer esan baina ondoren, egoera ulertu dut. Haurra etorri berria da, eta ez daki ez gaztelania, ez euskaraz hitz egiten. Oso galduta zegoen, eta bakarrik amatxorekin egon nahi zuen. Baina, ezin zuenez hitzaren bitartez esan, dena jotzen eta apurtzen zuen. Hori dela eta, irakasleak eskatu digu beste momentu batean etortzeko. Lasai, gero irakasleari galdetu diot zer moduz joan den eta esan dit haurra pixka bat lasaitu dela, baina bihar ez dakit nola erreakzionatuko duen… Ikusiko dugu!

Egoera hau bizi eta gero, berriz, gure gelara igo gara eta materiala prestatzen hasi gara. Irakasleak eta biok pentsatu dugu “Oca” joko bat egitea, baina bi bitxikeriekin. Alde batetik, gure intentzioa da jokoa oso handia egitea eta fitxak egon beharrean, ikasleak fitxak izatea. Eta bestetik, hizkuntza eta matematika lantzeko, laukiak zenbakiekin, hitzekin eta letrekin beteko ditugu. Beraz, ideia guztiak batu ondoren, prestatzen hasi gara. Bukatzen dugunean, erakutsiko dizuet!

Ondoren, laugarren mailara igo gara eta beste egoera berri batekin aurkitu naiz; izan ere, gela horretan beste bi ikasle berri zeuden. Normalean, klase horretan ikasle batekin egoten gara, baina gaur, ezberdina izan da. Ni ikaslearekin gelditu naiz ariketa batzuk egiten, eta beste irakaslea, aldiz, beste bi ikasle berriengana hurbildu da. Ikasle bati gustura ikusten zitzaion; hau da, nahiz eta pixka bat galduta egon, beste klasekideekin hitz egiten zegoen. Orduan, Pedagogo Terapeutikoak ikusita ez zekiela klaseko ariketak egiten, gaztelerako eta matematikako oinarrizko ariketak jarri dizkio, bere maila zein den jakiteko. Nire irakasleak esan dit Hondurasetik datorrela, eta orokorrean horko maila nahiko kaskarra izaten dela; beraz, uste dut, haur honek beste mailetako materiala erabiliko duela momentuz. Hala ere, hau ez da bakarra izan. Bat-batean, beste ikasle berria negarrez hasi da; hasieran, ez nekien zergatik. Egia esan, oso isila zegoen eta ez zuen inorekin hitz egiten eta gero konturatu naiz hau ere Ukrainatik etorri dela. Oso beldurtuta eta galduta zegoen, ez zuelako ezer ulertzen eta etxea joan nahi zuen. Saiatu naiz berarekin ingelesez hitz egiten eta pixka bat ulertu eta hitz egin dit, baina oso blokeatuta zegoen, beraz, bere denbora behar zuela pentsatu dut. Seguraski,  irakasleak hizkuntza irakasten hasiko dira.

Beraz, ikusten duzuenez, nahiko egun luzea eta arraroa izan da, baina etorkizun batean bizi dezakedan egoera da, eta honen aurrean erantzun bat ematen jakin behar dut.

Ondo izan irakurle!


martes, 8 de enero de 2019

GABONAK!

Hirugarren, laugarren eta bosgarren asteak “potenteak” izan dira; izan ere, zubiak egon dira eta gure proiektua alde batera utzi dugu, Gabonak landu ahal izateko. Izugarri gustatzen zaizkit Gabonak, ilusioa berreskuratzen dut eta haur txiki batean bihurtzen naiz. Hori dela eta, aurten haurrekin bizitzeak asko transmititu dit. Denetarik egin dugu! Gelak apaindu, paretak margotu, fitxak egin, eskutitzak idatzi, eta noski, Gabonetako kantak abestu eta dantzatu.

Aitortu beharra daukat gehien disfrutatu dudan eguna azkena izan dela, FESTIBALA! Goizean, Olentzero etorri da opariak banatzera, eta gero, seigarren mailako ikasleek “txistorra” banatu dute. Ondoren, arratsaldean gurasoak etorri dira eta eszenatoki handi batean, maila bakoitzak dantza bat burutu du.
Resultado de imagen de olentzero eta mari domingi
Bestalde, beste gauza asko bizi ditut aste hauetan. Alde batetik, lau urteko irakasleak errutina ezberdin bat egiten du; nik, normalean, betikoa ikusi dut, hau, asteko eguna zein den esan, eguraldia, etab. Baina, irakasle honek hau egin aurretik, luzaketa batzuk egiten ditu, gorputzeko atal guztiak luzatzeko, eta era berean, esnatzeko. Argi daukat, etorkizun batean nire ikasleekin erabiliko dudala.

Horrez gain, ikasle berri bat etorri da! Costa Ricatik etorri da eta hasiera batean neure burua pixka bat galduta ikusi nuen. Zer egin behar da orain? Irakaslea klaseko erritmoa jarraitu du eta haurra nahiko galduta egon da, baina, aste bat pasa eta gero, nahiko ondo egokitu da; izan ere, klasean bakarrik zortzi ikasle dira, eta oso gustura ikusten dugu.
Bukatzeko, esan beharra daukat oso gustura nagoela eta praktika hauek oso baliagarriak izango direla uste dut.

Ondo izan, irakurle!

viernes, 7 de diciembre de 2018

BIGARREN ASTEA


KAIXO IRAKURLE!

Bigarren astea eta zenbat gauza egin eta ikasi ditut!

Lehenik eta behin, material berriak prestatzen hasi gara. Oso gustura nago Pedagogo Teraupetarekin; izan eren, nire iritzia kontuan hartzen du, zer moduz nagoen galtzen dit egunero, eta nik proposatzen ditudan gauzak kontuan hartzen ditu. Aste honetan, neguko materialak egiten hasi gara; hala nola, gela apaintzen, ikasleentzako fitxa eta jarduera berriak prestatzen, etab. Oso lan polita eta interesgarria iruditzen zait, alde batetik, ideia berriak ikasten ari naizelako, eta bestetik, ikastolaren parte sentitzen naizelako. Orokorrean, saiatzen gara ikasleei gustatzen zaizkien gaiak edo ohiturak materialetan sartzen, baina material gehienak fitxak izaten dira. Pena ematen dit, jarduera dinamikoagoak aurrera eramatea gustatuko litzaidakeelako.

Bestalde, aste honetan, beste profesional batzuk ezagutu ditut; fisioterapeuta eta logopeda, hain zuzen ere. Azken hau, Haur Hezkuntzako gela batera sartu zen eta behaketa bat egin ondoren, irakasleari esan zion haur bat klasetik aterako zuela. Nire galdera da, beharrezkoa da klasetik ateratzea? Zer nolako ariketak burutuko ditu haur honekin?

Ikasleei dagokionez, konturatu naiz, orokorrean, irakasleek emozioei garrantzia handia ematen dietela; izan ere, haur gehienek beren jaioterria utzi behar izan dute haien bizi kalitatea hobetzeko, eta askok, haien familia faltan botatzen dute, ohitura eta kultura ezberdin bat bereganatzen ari dira, eta arazo dexente izaten dituzte haien egunerokoan. Hori dela eta, batez ere, Pedagogo teraupetikoak ikasleei zer moduz dauden galdetzen die, emozio jolasak egiten ditugu, haiek nola sentitzen diren esateko.  Bi aste hauetan, 11 urteko neska batekin harrituta gelditzen naiz. Gelara iristen denean, ez du hitz egiten, eta ez dakit oraindik zer gertatzen zaion, zerbaitengatik triste edo larrituta dagoen, edo, ikastolan aspertzen delako den.

Nire bizipenak kontatzen jarraituko naiz!
Laster arte irakurle!




martes, 27 de noviembre de 2018

LEHENENGO ASTEA!

Lehenengo astea bukatu da! Zer nolako bizipenak bizi ditudan, eta bakarrik aste bat igaro da! Aitortu beharra daukat hasiera batean pixka bat galduta nengoela; izan ere, Haur Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz, baina, aurten, ordu batzuk Pedagogo Terapeutikoarekin egongo naizenez, adin ezberdinetako haurrekin egoteak beldurtzen ninduen. Hala ere, oso gustura egon naiz.
Atentzioa deitu didan aspektu bat hizkuntza izan da. Normalean ohituta nago ikasleekin beti euskaraz hitz egitera, baina ikastetxe honetan, askotan, erdaraz hitz egiten dute, alde batetik, irakasgai batzuk hizkuntz honetan ematen baitira, eta bestetik, kanpotik etorritako ikasleak izanda, irakasleek esaten didate erdara erabiltzeko haurrek ni ulertu ahal izateko.
Asko gustatu zaidan gauza bat piktogramen erabilera izan da; izan ere, ikastetxean Down sindromea duen ikasle bat dago, eta oraindik ez duenez hitz egiten, PTak piktogramen eta keinuen bitartez komunikatzen saiatzen da. Harrigarria iruditu zitzaidan, hitzik gabe, oso ondo ulertu ahal diozulako!
Bukatzeko, aste honetan zehar bizi ditudan bi egoera azalduko ditut. Bi egoera PTaren gelan gertatu ziren. Ostegunean seigarren mailako ikasle bat etorri zen. Normalean, bere ahizparekin etortzen da, baina egun horretan, gaixorik jarri zen eta horregatik, bakarrik bera etorri zen. Atentzioa deitu zidan, oso inseguru sentitzen zenaren sentsazioa izan nuelako. Ez zuen hitz egin nahi, eta askotan, aurpegia estaltzen zuen eskuekin. Irakaslea saiatu zen berarekin konektatzen baina ez zuen lortu eta klasea bukatu zenez, ez genuen jakin zer gertatzen zitzaion. Beharbada ondo egongo litzateke gelatik ateratzea, beste testuinguru batera? Ez dakit, baina argi dago, neska honi zerbait gertatzen zitzaiola… 
Beste egoera ostegunean gertatu zen ere, baina beste haur batekin. Haur oso mugitua da, mugimendua behar du askotan eta irakaslea asko haserretu zen ez zuelako atentzioa jartzen. Ikaslea oihukatzen hasi zen, baita joka ere. Ondoren, berarekin hitz egin nuen eta esan zidan, oso urduri jarri zela, korrika egin nahi zuela eta esan nion hurrengoan irakasleari esateko. Ondo egongo legoke ikaslea klasetik ateratzea barnean duen energia guztia askatzeko?




Bitxikeri bat kontatuko dizuet. San Jose, eskola bat izan baino lehen, umezurtz-etxe bat izan zen eta, ondoren, nesken kartzela. 
Laster arte irakurle!

BIZIPENAK ETA BIZIPENAK

Beste aste bat eskolan! Hasieran pentsatzen nuen asteak berdintsuak izango zirela; izan ere, normalean, ordutegi eta errutina berdinak jar...