lunes, 14 de enero de 2019

ZELAKO EGUNA GAURKOA!


Kaixo irakurle!
Gaur, nahiko egun aztoratua bizi dut eskolan. Berez, eguna beti bezala hasi da; altxatu, gosaldu eta eskolara abiatu naiz. Astelehena zenez, lehenengo pisura joan naiz, hor baitago Pedagogo Terapeutikoaren gela. Horraino dena ondo joan da, baina, gero 4 urteko gelara jaitsi behar ginen eta atea jotzean konturatu gara ezin genuela ireki. Oso arraroa iruditu zait eta irakasleak atea ireki duenean harrituta gelditu naiz! Izan ere, Ukrainatik ikasle berri bat etorri da eta dena jotzen zebilen, armairuak, mahaiak, materiala, baita andereñoa ere. Hasiera batean, pixka bat geldituta geratu naiz, ez nekielako zer esan baina ondoren, egoera ulertu dut. Haurra etorri berria da, eta ez daki ez gaztelania, ez euskaraz hitz egiten. Oso galduta zegoen, eta bakarrik amatxorekin egon nahi zuen. Baina, ezin zuenez hitzaren bitartez esan, dena jotzen eta apurtzen zuen. Hori dela eta, irakasleak eskatu digu beste momentu batean etortzeko. Lasai, gero irakasleari galdetu diot zer moduz joan den eta esan dit haurra pixka bat lasaitu dela, baina bihar ez dakit nola erreakzionatuko duen… Ikusiko dugu!

Egoera hau bizi eta gero, berriz, gure gelara igo gara eta materiala prestatzen hasi gara. Irakasleak eta biok pentsatu dugu “Oca” joko bat egitea, baina bi bitxikeriekin. Alde batetik, gure intentzioa da jokoa oso handia egitea eta fitxak egon beharrean, ikasleak fitxak izatea. Eta bestetik, hizkuntza eta matematika lantzeko, laukiak zenbakiekin, hitzekin eta letrekin beteko ditugu. Beraz, ideia guztiak batu ondoren, prestatzen hasi gara. Bukatzen dugunean, erakutsiko dizuet!

Ondoren, laugarren mailara igo gara eta beste egoera berri batekin aurkitu naiz; izan ere, gela horretan beste bi ikasle berri zeuden. Normalean, klase horretan ikasle batekin egoten gara, baina gaur, ezberdina izan da. Ni ikaslearekin gelditu naiz ariketa batzuk egiten, eta beste irakaslea, aldiz, beste bi ikasle berriengana hurbildu da. Ikasle bati gustura ikusten zitzaion; hau da, nahiz eta pixka bat galduta egon, beste klasekideekin hitz egiten zegoen. Orduan, Pedagogo Terapeutikoak ikusita ez zekiela klaseko ariketak egiten, gaztelerako eta matematikako oinarrizko ariketak jarri dizkio, bere maila zein den jakiteko. Nire irakasleak esan dit Hondurasetik datorrela, eta orokorrean horko maila nahiko kaskarra izaten dela; beraz, uste dut, haur honek beste mailetako materiala erabiliko duela momentuz. Hala ere, hau ez da bakarra izan. Bat-batean, beste ikasle berria negarrez hasi da; hasieran, ez nekien zergatik. Egia esan, oso isila zegoen eta ez zuen inorekin hitz egiten eta gero konturatu naiz hau ere Ukrainatik etorri dela. Oso beldurtuta eta galduta zegoen, ez zuelako ezer ulertzen eta etxea joan nahi zuen. Saiatu naiz berarekin ingelesez hitz egiten eta pixka bat ulertu eta hitz egin dit, baina oso blokeatuta zegoen, beraz, bere denbora behar zuela pentsatu dut. Seguraski,  irakasleak hizkuntza irakasten hasiko dira.

Beraz, ikusten duzuenez, nahiko egun luzea eta arraroa izan da, baina etorkizun batean bizi dezakedan egoera da, eta honen aurrean erantzun bat ematen jakin behar dut.

Ondo izan irakurle!


martes, 8 de enero de 2019

GABONAK!

Hirugarren, laugarren eta bosgarren asteak “potenteak” izan dira; izan ere, zubiak egon dira eta gure proiektua alde batera utzi dugu, Gabonak landu ahal izateko. Izugarri gustatzen zaizkit Gabonak, ilusioa berreskuratzen dut eta haur txiki batean bihurtzen naiz. Hori dela eta, aurten haurrekin bizitzeak asko transmititu dit. Denetarik egin dugu! Gelak apaindu, paretak margotu, fitxak egin, eskutitzak idatzi, eta noski, Gabonetako kantak abestu eta dantzatu.

Aitortu beharra daukat gehien disfrutatu dudan eguna azkena izan dela, FESTIBALA! Goizean, Olentzero etorri da opariak banatzera, eta gero, seigarren mailako ikasleek “txistorra” banatu dute. Ondoren, arratsaldean gurasoak etorri dira eta eszenatoki handi batean, maila bakoitzak dantza bat burutu du.
Resultado de imagen de olentzero eta mari domingi
Bestalde, beste gauza asko bizi ditut aste hauetan. Alde batetik, lau urteko irakasleak errutina ezberdin bat egiten du; nik, normalean, betikoa ikusi dut, hau, asteko eguna zein den esan, eguraldia, etab. Baina, irakasle honek hau egin aurretik, luzaketa batzuk egiten ditu, gorputzeko atal guztiak luzatzeko, eta era berean, esnatzeko. Argi daukat, etorkizun batean nire ikasleekin erabiliko dudala.

Horrez gain, ikasle berri bat etorri da! Costa Ricatik etorri da eta hasiera batean neure burua pixka bat galduta ikusi nuen. Zer egin behar da orain? Irakaslea klaseko erritmoa jarraitu du eta haurra nahiko galduta egon da, baina, aste bat pasa eta gero, nahiko ondo egokitu da; izan ere, klasean bakarrik zortzi ikasle dira, eta oso gustura ikusten dugu.
Bukatzeko, esan beharra daukat oso gustura nagoela eta praktika hauek oso baliagarriak izango direla uste dut.

Ondo izan, irakurle!

BIZIPENAK ETA BIZIPENAK

Beste aste bat eskolan! Hasieran pentsatzen nuen asteak berdintsuak izango zirela; izan ere, normalean, ordutegi eta errutina berdinak jar...