KAIXO IRAKURLE!
Bigarren astea eta zenbat gauza egin eta ikasi
ditut!
Lehenik eta behin, material berriak prestatzen
hasi gara. Oso gustura nago Pedagogo Teraupetarekin; izan eren, nire iritzia
kontuan hartzen du, zer moduz nagoen galtzen dit egunero, eta nik proposatzen
ditudan gauzak kontuan hartzen ditu. Aste honetan, neguko materialak egiten
hasi gara; hala nola, gela apaintzen, ikasleentzako fitxa eta jarduera berriak
prestatzen, etab. Oso lan polita eta interesgarria iruditzen zait, alde batetik,
ideia berriak ikasten ari naizelako, eta bestetik, ikastolaren parte sentitzen
naizelako. Orokorrean, saiatzen gara ikasleei gustatzen zaizkien gaiak edo
ohiturak materialetan sartzen, baina material gehienak fitxak izaten dira. Pena
ematen dit, jarduera dinamikoagoak aurrera eramatea gustatuko litzaidakeelako.
Bestalde, aste honetan, beste profesional batzuk
ezagutu ditut; fisioterapeuta eta logopeda, hain zuzen ere. Azken hau, Haur
Hezkuntzako gela batera sartu zen eta behaketa bat egin ondoren, irakasleari
esan zion haur bat klasetik aterako zuela. Nire galdera da, beharrezkoa da
klasetik ateratzea? Zer nolako ariketak burutuko ditu haur honekin?
Ikasleei dagokionez, konturatu naiz, orokorrean,
irakasleek emozioei garrantzia handia ematen dietela; izan ere, haur gehienek
beren jaioterria utzi behar izan dute haien bizi kalitatea hobetzeko, eta
askok, haien familia faltan botatzen dute, ohitura eta kultura ezberdin bat
bereganatzen ari dira, eta arazo dexente izaten dituzte haien egunerokoan. Hori
dela eta, batez ere, Pedagogo teraupetikoak ikasleei zer moduz dauden galdetzen
die, emozio jolasak egiten ditugu, haiek nola sentitzen diren esateko. Bi aste hauetan, 11 urteko neska batekin
harrituta gelditzen naiz. Gelara iristen denean, ez du hitz egiten, eta ez
dakit oraindik zer gertatzen zaion, zerbaitengatik triste edo larrituta dagoen,
edo, ikastolan aspertzen delako den.
Nire bizipenak kontatzen jarraituko naiz!
Laster arte irakurle!
No hay comentarios:
Publicar un comentario