viernes, 7 de diciembre de 2018

BIGARREN ASTEA


KAIXO IRAKURLE!

Bigarren astea eta zenbat gauza egin eta ikasi ditut!

Lehenik eta behin, material berriak prestatzen hasi gara. Oso gustura nago Pedagogo Teraupetarekin; izan eren, nire iritzia kontuan hartzen du, zer moduz nagoen galtzen dit egunero, eta nik proposatzen ditudan gauzak kontuan hartzen ditu. Aste honetan, neguko materialak egiten hasi gara; hala nola, gela apaintzen, ikasleentzako fitxa eta jarduera berriak prestatzen, etab. Oso lan polita eta interesgarria iruditzen zait, alde batetik, ideia berriak ikasten ari naizelako, eta bestetik, ikastolaren parte sentitzen naizelako. Orokorrean, saiatzen gara ikasleei gustatzen zaizkien gaiak edo ohiturak materialetan sartzen, baina material gehienak fitxak izaten dira. Pena ematen dit, jarduera dinamikoagoak aurrera eramatea gustatuko litzaidakeelako.

Bestalde, aste honetan, beste profesional batzuk ezagutu ditut; fisioterapeuta eta logopeda, hain zuzen ere. Azken hau, Haur Hezkuntzako gela batera sartu zen eta behaketa bat egin ondoren, irakasleari esan zion haur bat klasetik aterako zuela. Nire galdera da, beharrezkoa da klasetik ateratzea? Zer nolako ariketak burutuko ditu haur honekin?

Ikasleei dagokionez, konturatu naiz, orokorrean, irakasleek emozioei garrantzia handia ematen dietela; izan ere, haur gehienek beren jaioterria utzi behar izan dute haien bizi kalitatea hobetzeko, eta askok, haien familia faltan botatzen dute, ohitura eta kultura ezberdin bat bereganatzen ari dira, eta arazo dexente izaten dituzte haien egunerokoan. Hori dela eta, batez ere, Pedagogo teraupetikoak ikasleei zer moduz dauden galdetzen die, emozio jolasak egiten ditugu, haiek nola sentitzen diren esateko.  Bi aste hauetan, 11 urteko neska batekin harrituta gelditzen naiz. Gelara iristen denean, ez du hitz egiten, eta ez dakit oraindik zer gertatzen zaion, zerbaitengatik triste edo larrituta dagoen, edo, ikastolan aspertzen delako den.

Nire bizipenak kontatzen jarraituko naiz!
Laster arte irakurle!




martes, 27 de noviembre de 2018

LEHENENGO ASTEA!

Lehenengo astea bukatu da! Zer nolako bizipenak bizi ditudan, eta bakarrik aste bat igaro da! Aitortu beharra daukat hasiera batean pixka bat galduta nengoela; izan ere, Haur Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz, baina, aurten, ordu batzuk Pedagogo Terapeutikoarekin egongo naizenez, adin ezberdinetako haurrekin egoteak beldurtzen ninduen. Hala ere, oso gustura egon naiz.
Atentzioa deitu didan aspektu bat hizkuntza izan da. Normalean ohituta nago ikasleekin beti euskaraz hitz egitera, baina ikastetxe honetan, askotan, erdaraz hitz egiten dute, alde batetik, irakasgai batzuk hizkuntz honetan ematen baitira, eta bestetik, kanpotik etorritako ikasleak izanda, irakasleek esaten didate erdara erabiltzeko haurrek ni ulertu ahal izateko.
Asko gustatu zaidan gauza bat piktogramen erabilera izan da; izan ere, ikastetxean Down sindromea duen ikasle bat dago, eta oraindik ez duenez hitz egiten, PTak piktogramen eta keinuen bitartez komunikatzen saiatzen da. Harrigarria iruditu zitzaidan, hitzik gabe, oso ondo ulertu ahal diozulako!
Bukatzeko, aste honetan zehar bizi ditudan bi egoera azalduko ditut. Bi egoera PTaren gelan gertatu ziren. Ostegunean seigarren mailako ikasle bat etorri zen. Normalean, bere ahizparekin etortzen da, baina egun horretan, gaixorik jarri zen eta horregatik, bakarrik bera etorri zen. Atentzioa deitu zidan, oso inseguru sentitzen zenaren sentsazioa izan nuelako. Ez zuen hitz egin nahi, eta askotan, aurpegia estaltzen zuen eskuekin. Irakaslea saiatu zen berarekin konektatzen baina ez zuen lortu eta klasea bukatu zenez, ez genuen jakin zer gertatzen zitzaion. Beharbada ondo egongo litzateke gelatik ateratzea, beste testuinguru batera? Ez dakit, baina argi dago, neska honi zerbait gertatzen zitzaiola… 
Beste egoera ostegunean gertatu zen ere, baina beste haur batekin. Haur oso mugitua da, mugimendua behar du askotan eta irakaslea asko haserretu zen ez zuelako atentzioa jartzen. Ikaslea oihukatzen hasi zen, baita joka ere. Ondoren, berarekin hitz egin nuen eta esan zidan, oso urduri jarri zela, korrika egin nahi zuela eta esan nion hurrengoan irakasleari esateko. Ondo egongo legoke ikaslea klasetik ateratzea barnean duen energia guztia askatzeko?




Bitxikeri bat kontatuko dizuet. San Jose, eskola bat izan baino lehen, umezurtz-etxe bat izan zen eta, ondoren, nesken kartzela. 
Laster arte irakurle!

BIZIPENAK ETA BIZIPENAK

Beste aste bat eskolan! Hasieran pentsatzen nuen asteak berdintsuak izango zirela; izan ere, normalean, ordutegi eta errutina berdinak jar...